Emma Goldman
Emma Goldman (Kaunas, Lituania, Errusiar Inperioa, 1869ko ekainaren 27a - Toronto, Kanada, 1940ko maiatzaren 14a) anarkista izan zen, Emma Gorria bezala ere ezagutzen zuten. Oso ezagun bihurtu zen hainbat idazki eta manifestu feminista, libertario eta erradikal egin zituelako. Emakumeen emantzipazioaren aldeko borrokan aritu ziren aitzindarietako bat izan zen. Iturria: wikipedia.org