Izenburua: Emakumea
Data: 1899-10-28
Iturburua: 2024ko apirilaren 4an eskuratuta hemendik: thetransmetropolitanreview.wordpress.com
Oharrak: Artikulu hau Estatu Batuetako L'Aurora aldizkari anti-antolatzailean argitaratu zen.

Gizonek, orokorrean, zuzenki ala okerki, emakumeen gaineko nagusitasun intelektuala eta morala dutela baieztatzen dute. Hala bedi! Hori aitortu nahi nuke!

Nahiko modu arraroan, gizona emakumea baino garrantzitsuagotzat jotzen den kasu gehienetan, ahaleginik edo ia ahaleginik ez zaio behar emakumearen gutxiagotasuna murrizteko eta gizonaren mailara igotzeko.

Bereziki, emaztea edo bikotekidea duten gizonen kasuetan gertatzen da. Logikoa litzateke, harrotasunetik, senarrak edo bikotekideak ahaleginak egitea berarekin bizi den emakumearen baldintza intelektualak garatu eta hobetzeko. Honen ordez, aurkakoa jazotzen da. Gizonak, batzuetan, emakume bat hezteko ardura hartuko balu, baldintza guztiz desberdinekoa da emakumea gizonaren bizitzako neska-laguna besterik ez denean.

Pertsonen eta giza harremanen adibide hobea izan zitezkeen anarkisten artean ere askotan gertatzen da (gehienetan ez esatearren) gaur egungo bizitza sozialean, izan ere, hainbeste desiratzen duten etorkizuneko gizartearen beren prestakuntza izan behar luke. Hain zuzen ere, gure kideek, gertaera honen inguruan hausnartzeko eta haiek bere kideei eginiko bidegabekeri ugari, ez besteek baino gutxiago, bada, besteek baino erru handiagoarekin, jakitunagoak baitira, azpimarratzeko xedearekin diot diodana.

Argi eta garbi, ez al da egia hezkuntzaz arduratzen diren anarkistak, eta guztiaren gainetik, bere emazte edo bikotekidea den emakumearengan jakituria anarkista eratzeaz arduratzen direnak oso ezohikoak direla? Horren ordez, nahiz eta emakumeak desira izan, ez bestelakorik, bere burua hezteko, ikasteko, doktrinaren arrazoia eta anarkismoaren mugimenduan sartzeko, zenbatetan erantzuten dute amorratuta, axolagabetasuna adierazten duen keinuarekin eta ia mespretxuarekin, izaki nagusiagoak uste direlakoan? Ustez, kontu jakin batzuetaz arduratzeko bakarrak diren horiexek, emakumeak, bitartean, sukaldeaz edo etxeko beste zereginez arduratzen diren bitartean!

Nire aburuz, honako hauxe da gure kide askoren akats larriena. Emakume batekin bizi diren kideek honelaxe portatzen dira, eta gehiengoa dira, zoritxarrez! Onartu beharra dut: badirudi ez direla ohartzen emakumeek gaur egungo gizartean egiten duten eginkizun sozialaren inguruan, eta etorkizuneko gizartean, ekarpen are gehiago egingo dituztela.

Emakumea beti izan da eta izango da familiako hezitzailea, bere seme-alaben eragin zuzenena eta garrantzitsuena izan eta izango duen huraxe, haiei lehen zirrarak, lehen iradokizunak, gizartearen lehen irizpideak jakinaraziko dizkion huraxe, azkenean, guztiaren gainetik, gizarte berriaren eraikuntza osoa erabakitzeko gai izango den huraxe, baldin eta aurrerapena, askatasuna eta emantzipazioaren sentimenduak sustatzeko gai bada umeen buru eta bihotz maitekor zein garbietan.

Ez naiz jakituria ezaren ondoriozko konbentzitu gabeko emakumeaz ari, nor propaganda anarkistaren aurkari natural bezala, bere senar edo bikotekideari horretara ekiteari ukatzen baition. Askotan entzun izan diegu damuturik datozen kamaradei bere askatasunaren aurka egiten duten bikotekide zapaltzaileak izateagatik zoritxarrekoak direla esanaz, bizitza diskretu baten truke, haien arimetan dagoen suarekin kausan parte-hartzera ukatzen dieten haiexek, hain zuzen. Baina, hau gertatzen bada, noren errua da, kamarada maiteok, ez bazarete zeuek? Noren errua da, ez bada zeurea, zeure bikotekidearena ez den edozeinen propaganda egitearren desiratzen dagoen hori? Noren errua da, ez bada zeurea, zeure bikotekidearen gaitzespenen, oztopoen, malkoen edota haserrearen aurrean erantzuteko gai ez den hori, ergel, ezjakin etab. izatearen konplimendu sinesgaitzekin batera, eta gutxienez, sinesmena eta arrazoia uztartzen dituzten hitz lasaigarri eta gozoak erabiltzen saiatzen ez dena? Zergatik alferrikakoa dela esan? Zergatik ez zarete behintzat saiatzen?

Izaera samintzen eta giro txarra eragiten duten alferrikako kexa eta eztabaidetan denbora galdu ordez, gure kamaradak, beraien printzipio berberak aldarrikatzen duen emakume batekin bizitzeko zorionekoak ez direnak, familian hasiko balira lehenbiziko propaganda egiten, jantokiko mahai-inguruan edo egongelakoan, aspergarritasun eta haserrearen arteko sekulako gaubeiletan. Honek haien idealekiko egonkortasun gehiago frogatuko luke, besteak soilik ebanjelizatzen saiatu baino... bere familiartekoak ez diren horiek.

Primerakoa da kamarada batzuek beren emakumeek duten anarkista izateko nahia adieraztea, elkar bizi direlako eta beste anarkistekin harremana dutelako, propaganda, azalpen edo sinesmenik gabe. Barregarria izan daiteke: baina, nork uka dezake benetan hau maiz gertatzen ez denik?

Gustatuko litzaidake emakume batekin bizi diren, askotan, errudunak baitiren kamaradek akats eta bidegabekeri honen inguruan hausnartzea.

Ezezagunen artean propaganda zabaldu ordez, zabaldu etxean, kamaradok. Orduantxe, ohartuko zarete emakumeak ez dizuela ukatuko hitzaldietara edo bileretara joatera, eta azkenik, mugimendu anarkistan parte hartzera, eta damutu egingo da, etxeko beharrengatik zeu eta bera ere aktiboki parte hartu ezin izanagatik.

Hezi eta konbentzitu zuen emakumeei lehenik eta behin, kamaradok, haiexek baitira belaunaldi berri bat aurreiritzirik, sineskeriarik eta hutsegiterik gabe hezi eta hazi dezaketenak. Belaunaldi berria, iraganeko gaizkiaren eraginarengatik egungo zaharkitutako eta usteldutako hau baino egokiagoa izango da lur apropos eta emankorra eratzeko, bertan etorkizuneko gizarte ederra loratuko baiten.

Emakumea, orduan, kontzientzia izpi batek burua argitzen dion bezain laster, bere buruarekin hausnartu eta hari sinestaraziko dio bere burujabetzea soilik bere esku dagoela. Emakumeak, gizon batek bera emantzipatu eta aske bihur dezan ahoz gora etsita itxoiten duen bitartean, beti mantenduko da bere esaneko.

Burua altxatzeko, ez itxoin beste inork hau esan arte: altxa eta izan aske. Utzi emakumeari irmoki altxa dadin, esklabo inoiz izan ez dadin.

Ersilia

-L'Aurora, 1899ko urriaren 28a